logoa
Nor gara

Ttarttalo argitaletxea elkar Fundazioaren baitan dago eta oso arlo ezberdinak jorratzen dituzten liburuak ematen ditu argitara, euskaraz zein gazteleraz. Gure bildumetan narratiba, gizarte zein historia lanak, sukaldaritza edota haurrentzako liburuak aurki daitezke. Horien bidez, Ttarttalok bere ekarpena egiten du, euskal identitatea, kultura edo, literatura ezagutarari eta zabaltzen.


Narratiba alorrean, nobela historikoa, egungoa eta itzulpena bereizten ditugu. Euskal Herrian girotutako nobela historikoak leku zabala dauka gurean, etengabe osatzen eta berritzen ari garen bildumari esker. Nobela historikoarekin batera, egungo narratibari eta idazle berriei ere tarte berezia eskaini diegu eta, horrez gain, euskal idazle ezagunen lanak gazteleraz itzultzeari ekin diogu.


Aterpea sailak, berriz, ikerketa gai ezberdinak hartzen ditu bere baitan: historia, gizartea, etnografia, antropologia… guztiei ematen die aterpe.

Bildumak elkarren artean desberdinak baina aldi berean osagarriak dira, denak ere Euskal Herrian hainbat arlotan egiten ari den ahalegin kulturalaren adierazgarri.

Copyright © 2017 | ttarttalo@ttarttalo.eus | Portuetxe, 88 bis / 20018 Donostia
Tel.: +34 943 31 02 67

Diseinua: eragin.com