Ttarttalo

Ttarttalo argitaletxea 1983 urtean  sortu zen Donostian, eta Elkar Fundazioren baitan kokatzen den zigilu editoriala da.

Ttarttalo beste hizkuntzetatik euskarara itzulitako haurrentzako liburuetan espezializatuta dagoen argitaletxea da. 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako liburu eskaintza zabala bezain anitza proposatzen du: jolastu eta ikasteko liburuak, ezagutza liburuak, album ilustratuak, ipuinak eta komikiak, denbora-pasak eta jokoak.

Kalitatezko erreferentziek, eduki eguneratuek eta diseinu berritzaileek osatzen dute katalogoa, literaturzaletasuna, irakurzaletasuna, heziketa, ezagutza eta entretenimendua sustatzeko asmoz aukeratutakoak.

Argitaletxearen hastapenetan, Ttarttalok helduentzako liburuak eta komikiak euskaraz zein gazteleraz argitaratzen zituen. Hiru hamarkada baino gehiagoz helduentzako hainbat bilduma landuz, besteak beste, narratiba, gizarte zein historia lanak eta baita sukaldaritzako liburuak ere. Harik eta 2017 urtean, eta ekarpen oparo baten ondoren, helduen ildoari amaiera ematea erabaki zen arte.