Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9843-516-0
Formatoa: Azal gogorra
Neurriak: 27,5 x 24,5 cm
Orrialde kopurua: 32
Urtea: 2014
Igela eta arrotza
Max Velthuijs / Patxi Elizegi Sarasorla (itzultzailea) / Max Velthuijs

Igela eta arrotza, Max Velthuijs: Mende laurdena bete du Igelak, Max Velthuijs ilustratzaile eta idazleak asmaturiko pertsonaiak, mundu osoan arrakasta nahiz sariak irabazi dituenak.
50 hizkuntzatara itzuli da bilduma hau, kalitate artistikoa eta bizitzako oinarrizko gaiak uztartzen dituena: maitasuna, adiskidetasuna, beldurra, heriotza, autoestimua, integrazioa...
Edizio gaurkotu honekin egungo haurren eskuetan jarri nahi ditugu Igelaren eta haren lagunen abentura eder eta hunkigarriak, umorez eta jakintzaz beteak.
Arrotz bat iritsi da basora eta Igelaren lagunek susmo txarrak dituzte. Beren ustez, Arratoia zikina eta lapurra da, baina Igela ez dago hain seguru: ezagutu egin nahiko du Arratoia, eta adiskide bihurtuko dira biak. Basoko gainerakoek begi txarrez begiratzen diote oraindik Arratoiari, baina honek larritasunetik salbatzen dituenean aldatuko dute iritzia.

Momentu honetan ez dago informaziorik eskuragarri
Momentu honetan ez dago informaziorik eskuragarri
Copyright © 2019 | ttarttalo@ttarttalo.eus | Portuetxe, 88 bis / 20018 Donostia Tel.: +34 943 31 02 67

Diseinua: eragin.com