Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9843-141-4
Urtea: 2009
Artearen historia
Claudio Merlo / Di-da Itzulpen Zerbitzua (itzul.) / Batzuen Artean (ilus.)
Nola konpondu zuen Van Gogh-ek iluntasunaren arazoa Gau izarratua margotu zuenean? Zer da New Yorken bihotzean dagoen espiral zuri itzel hori? Zertarako erabiltzen zen kamera iluna? Nola lortu zuten Ozeaniako biztanleek Rapa Nuiko erraldoi bikain horiek eraikitzea? Lagun minak al ziren Leonardo da Vinci eta Michelangelo? Liburu honetan galdera horien guztien erantzuna aurkituko duzu. Argitasun handiz erakusten digu artisten eguneroko lana. Maisu ospetsu nahiz anonimo izan, haien maisulan amaituak erakusten dizkigu. Margolariek, eskultoreek edo arkitektoek mendez mende eta bost kontinenteetan erabili izan dituzten teknikak agertzen dizkigu, eta obra baten edo monumentu baten testuinguru historikoa azaltzen digu. Arteari buruzko mundu osoko ikuspegi kronologikoa, forma artistikoen eraginak eta bilakaera ulertzen laguntzeko. Kolore biziko irudi ederrez hornitua; irakurle gazteei zuzendua izan arren, helduentzat ere interesgarria.
Momentu honetan ez dago informaziorik eskuragarri
Momentu honetan ez dago informaziorik eskuragarri
Copyright © 2019 | ttarttalo@ttarttalo.eus | Portuetxe, 88 bis / 20018 Donostia Tel.: +34 943 31 02 67

Diseinua: eragin.com